Languages

User login


Zer da guifi.net?


 

Guifi.net irekia, askea eta neutrala den telekomunikazio sare da. Sarea, interkonexiorako hitzarmen baten gainean sustengatzen da (acuerdo de interconexión entre iguales), non bakoitzak konektatzen denean sarea hedatzen du eta konektibitate jasotzen du.

 

Guifi.net irekia, askea eta neutrala den telekomunikazio sare da. Sarea, interkonexiorako hitzarmen baten gainean sustengatzen da (acuerdo de interconexión entre iguales), non bakoitzak konektatzen denean sarea hedatzen du eta konektibitate jasotzen du.

Guifi.net-eko erabiltzaileak telekomunikazio sare hiritarra sortzen duten partikularrak, elkarteak, empresak edota administrazioak dira, hau da parte hartzen duten guztiak dira sarearen jabeak.

Sarea irekia da configuracio datuak publikoak direlako, horrela edozein pertsona edo empresa ikus dezake nola dagoen sarea eraikita eta beraz, hobetu, mantendu eta edatzeko aukera izango du. Hau garrantzitsua da sarea ez daukalako inolako dependentzia empresa bakar batengan; erabiltzaile bakoitzak egin dezake bere kabuz konexioa edo bere konfidantzazko empresari eskatu.

Sare askea da ez dagoelako restrikziorik jarriko dituen inor, adibidez, ez dago limitatuta sarearen abiadura, sarea erabiltzaileena denez gero ez dago abiadura txikitzeko inolako interesik, ezta prestazioak. Normalean operadore tradicionalak horrelakoak egiten dituzte, baina sare askeetan ez dauka zentzurik.

Sare neutrala da edukiei begiratzen badiegu. Edozeinek mugitu edo lortu behar duen edozein informazio zirkulatu dezake sarean barrena: eraikin edota sede desberdinen artekoa, internetekoa eta partikular, empresa, administrazio, operadore eta edukiak gehitu nahi dituen edozeinenak ongietorriak izango dira.

Guifi.neten lotura gehienak haririk gabekoak dira, frekuentzien atribuziorako sailkapen nazionalaren arabera erabilgarriak diren frekuentziak erabiliz ezarritakoak (2,4 eta 5hz-takoak). Horrez gain, gigabit konexiodun zuntz optikodun tarteak ere baditu. Sarea erabiltzaileei behar dutenean helarazteko teknologiarik onenak erabiltzen ditugu. Hiriguneetan eta landa-inguruneetan aurki daitezke Guifi.net sareko tarteak.

Guifi.net bertan parte hartzen dugun guztiona da eta erabiltzaileak dira beharrezkoa denean mantenimenduak egiten dituztenak, horrela bermatu dezakegu gure sarearen prestutasuna gure beharren arabera eta egiten dugun lanaren arabera.
 
Auzolanean orinarritutako proiektua da eta bertan partikularrak, elkarteak, empresak, administrazioak eta unibertsitaeak biltzen dira. Irekia da, eta beraz edozeinek har dezake parte berdintasunean sarearen oinarriak onartu ezkero (Licencia Procomún Inalámbrica).

2008ko ekainaren 11an sortu zen "Fundacion privada para la red abierta, libre y neutral guifi.net", horren helburua sarearen serbitzura dagoen beste instrumentu bat izatea besterik ez da, hasierako ideia inola ere aldatu gabe. Fundazioarekin kontaktuan jartzeko fundacio(arroba)guifi.net helbidera idatzi daiteke, baina galdera edo kontsulta gehienen erantzunak foro, correo zerrenda edota chat publikoetan aurkitu ahal izango dituzu.

Guifi.net fundazioa CMT-k kudeatzen duen operadoreen erregistroan erregistratua dago telecomunikazio operadore moduan.

Gainera Guifi.net Garapenean Laguntzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, horrela Afrika, Asia eta Amerikan hainbat proiektutan parte hartu du. Guifi.net Nazio mailako Telekomunikazio saria irabazi zuen XXXean eta Europako Living Labs sareko taldekideetako bat da.

Guifi.net-ekin kontaktatzeko foroak (http://guifi.net/forum), posta zerrendak (http://guifi.net/llistes) edota chat canalak (http://guifi.net/xat) erabil daitezke, fundazioarekin kontaktatzeko hurrengo posta zerrendara idatzi, fundacio (arroba) guifi.net.

http://guifi.net/CADocs webgunean sarearen documentazioa aurkituko duzu catalaneraz, eta http://guifi.net/es/ESDocs berriz gazteleraz, gutxinaka gure euskarazko atala osotzen joango gara. Nodoen zerrenda http://guifi.net/catalunya eta mapak.

Milaka partikular, empresa eta administraziok sarea hedatzen dabiltza guifi.net eredua jarraitzen, euren etxeak konektatzen, instalazioak eta mantenimenduak egiten, edukiak sartzen, sarearen gainean serbitzu berriak sortzen... zu falta zara!

Interesatuta baldin bazaude sar dezakezu zure nodoa lehenengo urratsa jarraituz, hiru urratsen dokumentuan esaten den bezala (http://guifi.net/trespassos).

Triptikoa jeitsi dezakezu zure zonaldean banatzeko eta interesa daukan jende gehiagorekin bildu ahal izateko.

Posta zerrendez eta foroez gain badagoz beste gune edo herri batzuk euren web lokala daukatenak, kontsulta ditzazkezu, edo zure herriko taldera batu zaitezke, hobetoen edo urbilen datorkizun taldera, koordinazioa eta kooperazioa dira gakoak.